Egunerokoa

2015eko urriaren 29a

Ikasgai honetako lehen klasea izan dugu. Blog bat sortzeko eta horretan murgiltzeko lehen pausuak ikasten ari gara. Esan behar dut ez dudala inoiz egin blog bat eta hasiera honetan zailtasunak izaten ari naiz. Eskerrak denon artean laguntzen ari garela...!!

2015eko urriaren 30a

Gaur ez da irakaslea etorri eta apur bat gure airera ibili gara; beraz, gure kabuz ikasten ari gara. Orrialde berriak egin nahi nituen eta ez nekienez, ikaskide bat irten da eta guztioi azalpen bat eman digu. Amaitzean, txaloka hasi gara eta barregura eman dit ;)


IRAKASLE BERRIA

2015eko azaroaren 12a

Gaur irakasle berria izan dugu.  Nahiko gaztea da eta hori guretzat nobedade bat izan da; hala ere, sentsazio ona izan dut. Gure adinetik gertu dagoenez, uste dut hobeto ulertzen digula eta klase dinamikoagoak planteatzen ditu.

Lehenengo esan diguna, hasitako bloga alde batera utziko dugula izan da; beraz, beste eduki batzuetan zentratuko gara. Dena den, hori baino lehen, klasekide bakoitzak, bere buruaren aurkezpen bat egin du klase aurrean, ea jende aurrean hitz egiten nola moldatzen garen. Nahiko urduri egon arren, irte naizenean, lasaitu egin naiz. Azkenik, ebaluatzeko moduaz hitz egin dugu eta guri eskubide ia osoa eman digu. Izan ere, gure lana, partaidetza eta edukiak izan ezik, gure esku egongo da.

2015eko azaroaren 13a

Hasteko, hirunaka lan bat egin dugu, Big Bang Data-ri buruz. Interesgarria iruditu zait; izan ere, ez nuen honetaz ezer ezagutzen eta kontuan izateko gai bat izan dela uste dut. Gainera, beste kontzeptu bat ikasi dut. Honez gain, identitate digitalari buruz hitz egin dugu non bideo bat ere ikusi dugun. Bideoak, kontzeptuak eta datuak batzen ditu eta balio izan digu beste herrialde batzuekin gure teknologia berrien kontsumismoa alderatzeko. Hona hemen izan dugun bideoa:





Bideo honez gain, identitate digitalaz zerbait ikasteko, azalpen batzuk aurkeztuko ditut. Identitate digitala, interneten dabilen pertsona bakoitzak usten duen arrastoa da, dauden edukiekin edota pertsonekin erlazionatuz. Beraz, gure izena tekleatzen badugu, gutaz dagoen informazioa ikus dezakegu. Fenomeno hau, alderdi batzuen bidez sor daiteke:

1. Sare sozialeko perfilak ( twitter, instagram ) baita lana bilatzeko sareetan ere. Gainera, leku hauetan usten ditugun komentarioek ere eragin dezakete.
2. Blogetan edota foroetan dauden komentarioen bidez.
3. Kontaktuak: gure lagunekin, profesionalki,..
4. Korreo elektronikoak

Nire irudia interneten uste dut nahiko ona dela. Izan ere, sare sozialei dagokienez, twitter bakarrik erabiltzen dut. Hasteko, ez daukat nire izena ezta helbidea jarrita. Gainera, ez ditut argaki lar ere igotzen eta jartzen ditudan gauzak nire bizitza orokorrari buruz dira. Bestalde, korreoa lanak egiteko edo irakaslearekin harremanetan egoteko erabiltzen dut. Hortaz, zentzu honetan nire iruda ondo gordeta dagoela uste dut. Honez gain, interneten nire izena jartzean, ez da ezta nire argazkia irtetzen. Honela gauzak, nire identitate digitalak ez nau kezkatzen eta lasai bizi naiz.

Beste alde batetik, identitate digitala eskolan landu beharko litzatekeela uste dut. Izan ere, umeek interneten edukiak igotzearen garrantzia ulertu beharko lukete, internet mundu zabala baita. Horrela, beren irudia babestea lortuko lukete eta ez lirateke arazotan sartuko. Eta nola egingo genukeen hori? Nire ustez, umeak kontziente izateko, egoera errealak bizi izan behar dituzte eta adibide praktiko batzuen bidez ohartu behar dira, eduki ahal dezakeen arriskua.

2015eko azaroaren 19a


Hasteko, teoria apur bat eman ziguten "aprendizaje basado en proyectos"-ri buruz. Honen bidez, ikasleek ez dituzte liburuak erabiltzen ezta irakaslearen beharra. Izan ere, haiek bakarrik konpontzen dituzte arazoak eta honela haien autonomia bultzatzen da baita talde lana ere.
Gainera, hezkuntzara nola eraman beharko liratekeen planteatu genuen. Izan ere, uste dut garrantzitsua dela hezkuntzara eramatea ideia originala eta berritzailea dela, horrela, umeek haien baliabideez ikasiko dute.



Honez gain, hirunaka jarri ginen eta bideo editzaileei buruz informazioa bilatzen hasi ginen. Honela, drive batean pilatu genuen genekien guztia eta gero curriculumari egokitu behar genion. Asko kostatu zitzaigun lehen hezkuntzako curriculuma bilatzea. Honela, bideo editazaileei buruzko informazioa curriculumean dagoen edukiekin lotuko dugu eta "aprendizaje basado en proyectos" delako bat egingo dugu.


2015eko azaroaren 20a

Gaurko egunean, seriotasunez hasi gara hirunaka egin behar den lana egiten. Izan ere, kostatu zaigun arren, badakigu zertaz egin nahi dugun, lidup bat egingo dugu eta bertan curriculumeko atal desberdinak sartuko ditugu. Lan zaila dela uste dugu baina bueno, ondo egiten saiatuko gara! Ea datorren asterako ideia berriak bilatzen ditugun.


2015eko azaroaren 26a

Gaurko egunean ez dugu klaserik izan greba izan dugulako. Beraz, ez dugu aukerarik izan blogari buruz ikasteko eta ez dugu lana egin. Gainera, irakasleak esan digu biharko klasean sorpresa bat izango dugula eta irrikitan nago klase hori heltzeko!

Ikaskuntza publikoaren kontra murrizketak egiten daudenez, greba orokor bat egin zen. Izan ere, ikasleak manifestaldira joan ziren. Hala ere, nik etxean pasa nuen goiza, lanak egiten. Egia da manifestaldira joan behar nintzela baina egia esan; nire ustez, manifestaldira joanez ez dugu egoera aldatuko, zoritxarrez... Horrek ez du esan nahi murrizketei buruz "paso" egiten dudala baina beste zerbait egin beharko litzatekeela uste dut.

2015eko azaroaren 27a

Ostirala heldu da baina beste klase batera joan gara, ordenagailurik ez dagoen klasera. Eskerrak portatila ekarri dudan! Honez gain, Jokin La Calle Bq-n lan egiten duen gizon bat etorri da eta errobotikari buruzko edukiak eskaini dizkigu.


Gaurko klasea benetan interesgarria iruditu zait. Lehendabiziz, azalpen laburtxo bat eman digu, errobotikari buruzkoa. Gero, praktikara pasatu gara. Horretarako, ezkerraldean ikusten duzuen paketea banatu digu bikote bakoitzari.

Ondoren, programa baten bidez ( bitbloq ) errobotak egin nahi zuena jarri dugu. Hori bai, lehenago errobotaren zati desberdinak konektatu behar genituen. Honela gauzak, programan errobota pizteko jartzen bagenuen, argi bat pizten zitzaion.


Beraz, gauza berriak probatu genituen baina nola ez? Heldu zen puntu bat non zerbait jartzen genuenean, robotak ez zigun kasurik egiten! Puntu horretan, apurtxo bat urduri jarri ginen baina azkenean esan beharra daukat horrela ikasi genuela eta oso ondo pasatu genuela ;)


2015eko abenduaren 10a

Gaur, Adobe premier pro programa deskargatzen hasi gara, bideoak editatzeko momentuan gaudelako. Baina zer gertatu zaigu? Arazoak izan ditugunez, ezin izan dugu horrela egin; beraz, beste programa batekin saiatuko gara egiten: Camtasia.

Storyboard-i dagokionez, aldaketa batzuk egin ditugu, ez dugulako argi eduki nola egin ahal genuen. Beraz, storyboard-a pila bat aldiz aldatu dugu. Azkenean, grabazioaren bidez egitea pentsatu dugu. Egia esan, lio bat dugu eta ez dakigu nola bideratu lana.

2015eko abenduaren 11

Azkenean, lipdub-a egitea aukeratu dugu. Horretarako, grabazioarekin hasi behar ginen baina denbora gutxi genuen. Orduan, azkar-azkar grabatu genuen klase ordu batean. Ondoren, edizio momentuan, ez nuen ideiarik ere ez baia zorionez, nire taldekide batek bazekien horrelako kontuetan ibiltzen. Beraz, niri eta beste taldekide bati azaldu zigun eta horrela laguntza eskeini ahal ginen elkarri. Horrela gauzak, editatzearekin amaitu genuen eta oso ondo asatu nuen gauza berri bat izan zelako niretzat. Ah! Ahaztu zait esatea, emakumeen kontrako indarkeriari buruz hitz egin genuela! Amaitzen dudanean, saiatuko naiz blogera igotzen ikus dezazuen.

2015eko abenduaren 17

Gaur, azken aurreko eguna izan da. Gure lanak amaiturik, aurkezpenak egiteko momentua heldu zen. Hala ere, guk ez genuen egun honetan aurkeztu ez baitzuen denbora eman. Hala ere, ikusi nuen nola egiten zuten nire ikaskideek eta asko disfrutatu nuen baita barre batzuk bota ere.

Hau izan da gure bloga egiteko momentuan, egin dugun prozesua. Bideoa, lipdub-a egin dugu eta hainbat gauza( argazkiak, bideoak,... ) sartu ditugu.

2015eko abenduaren 18

Gaur azkenengo eguna izan da!! Egun gogorra datorkigu aurretik eta pena ematen dit ikasgai hau usteak. Azkenean, gure lana aurkeztu genuen baina jende gutxi egon zen, lanak egin behar zituzten eta. Hala ere,asko gustatu zuela uste dut. Honez gain, ebaluazioak egitea tokatu zitzaigun, bakoitzak 4 taldekiderena. Interesgarria eta aldi berean, nekagarria egin zitzaidan baina uste dut ebaluazioaren aldetik, lan aproposa egin nuela.


HURRENGO BATERA ARTE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina